FAMILIA LAGUNA

"ongi Etorri eskolara" proiektuan lantzen den programetako bat da "familia laguna programa". beste herrialde batetik emigratu berri duten edo eskolan denbora gutxi daramaten familiak eta familia euskaldunak elkarrekin harremanetan jartzen ditu programa honek. Familia euskaldunek beraien burua eskeintzen dute boluntario gisa, jatorria beste herrialde batzuetan duten familiekin konfidantzazko erlazioak sortzeko. Erlazio hauei esker, etorri berri diren familiei, eskolari, auzoari, hiriari edo herriari buruzko informazioa emango diete, eta aldi berean eskolako eta auzoko edo herriko harremanak zabaltzen lagunduko diete. 
 
Elkarrekin harremanetan jartzen diren familiak beti seme-alabak ikasmaila berdinekoak izaten dituzte, gehienetan gela berdinetan egoten direla. Honek gelari, eskolari eta bertako jarduerei buruzko informazio eraginkorra elkarbanatzeko aukera emango diete, eta seme-alabak utzi eta jasotzeko garaian elkarrekin topo egiteko aukerak edukiko dituzte. Familia euskaldunek, aldi berean, beste kultura batzuk ezagutu eta ezagutza honekin aberasteko aukera izaten dute, eta harremanak Gipuzkoara iristen diren familia hauetako batzuen egoera edo zailtasun desberdinekin enpatizatzeko aukera emango.
“Familia laguna” programa, lehenengo aldiz, 2014. urtean jarri zen abian Donostiako ikastetxe batean eta hortik aurrera beste herri eta eskoletara zabaltzen joan da egitasmoa.