URRETXINDORRA

Urretxindorra/Ruiseñor bazterketa arriskuan dauden nerabeentzako proiektu bat da, unibertsitate ikasleen eta eskola neska-mutilen arteko harremanak errazten dituena.
Servei Solidari Fundazioaren Rossignol proiektua harturik oinarri gisa eta 2014-2015 ikasturtetik aurrera garatuta, alai eta ziur dagoenean kantu miresgarriak abesten dituen txoriak ematen dio izena proiektu honi. 

Astero, eta borondatez, etorkin edo atzerritar jatorriko gaztetxo (10-14) eskolaratu eta gizartetik baztertze arrisku egoeran dagoen batek laguntzaile eta erreferente izango du unibertsitateko ikasle bat. Jolas uneak, aisia eta denbora librea partekatzea da asmoa, inguruetako lekuak ezagutu, kultur eta kirol jardueretan parte hartu, besteekin elkartzeko kultur eta gizarte guneetara hurbiltzea erraztuz. Bi aldeen artean sortutako harremanak lekua egingo die konfiantzari, enpatiari, sentiberatasunari, hurbiltasunari, beti ere elkarrenganako begirunez.
jens-johnsson-oatYheJMm9E-unsplash
kevin-curtis-QlnUpMED6Qs-unsplash
Gizartean murgiltzeko egokitzapen prozesuan zailtasun mota desberdinak aurkezten duten neska-mutilen garapen pertsonal eta gizarte inklusioaren prozesua bultzatzea da aipatutakoaren helburua. Mentoreak gaztetxoa lagundu eta gidatuko du eguneroko bizitzaren hainbat arlotan eta, erreferente positibo bihurtuta, gaztetxo mentoredunaren konfiantza irabaziko du. Honek, neska-mutilaren konfiantza pertsonal eta soziala, autoestima eta konpetentzia pertsonal, funtzional zein sozialak garatzen eta indartzen lagunduko du. Mentoredunaren arlo desberdinetan eragingo du, zehazki, bizitza pribatu, sozial eta eskolarrean, eta, mentorea unibertsitateko ikaslea izanik, neska-mutilari unibertsitatean sartzeko aukera agerian uzten zaio.
Mentoretza kontzeptuaren oinarrian elkarren arteko ekarpena (“mutual benefit”) aurki dezakegu, onurak aldebiko izaera edukiz. Izan ere, mentoredunak ez dira irabazten duten bakarrak, proiektua ikas eta garapen aukera paregabea izanik mentoreentzako ere. Hauek, konpetentzia pertsonal komunikatibo eta interkulturalak garatu dezakete, beren mentoredunen errealitate anitzak, egoera desberdinak eta bizi estiloak ezagutzeko eta haur hauen garapen pertsonal eta sozialean parte-hartzeko aukera ere izanik.

NESKA - MUTILEKIKO HELBURUAK

MENTOREAREN HELBURUAK

Esperientzia berriak bizitzea, baita aukera berriak eta etorkizun igurikapenak edukitzea ere.
Eredu positibo baten presentzia sumatzea horrekiko konfiantza edukitzeko.
Bere autoestima, garapen pertsonala, emozionala eta soziala garatzea.
Mentoretza harremanean euskararen erabilera dela medio bere konpetentzia linguistikoa ere hobetzea. 
Bere mentoredunarekiko eredu positibo batean bilakatzea bere garapen pertsonal eta sozialean eraginez.
Bakoitzaren konpetentzia interkulturala, trebetasun interpertsonalak eta komunikazio gaitasunak garatu eta hobetzea. 
Egoera eta errealitate oso desberdinak bizi dituzten pertsonekiko jakintza, ulermen eta enpatia garatzea.